AZKEN BERRIAK / ULTIMAS NOTICIAS


14 de Octubre

IKASTAROAREN HASIERA: DOLUAREN LANKETA BIKOTEAREN HAUSTURAREN ONDOREN

COMIENZO DEL CURSO: ELABORACIÓN DEL DUELO TRAS LA RUPTURA DE PAREJA

Pozten gaitu ikastaro berri baten inguruan informatzeaz:

 

"DOLUAREN LANKETA BIKOTEAREN HAUSTURAREN ONDOREN".

 

Ikastaroa Donostiako Txara 1ean egingo da, hilean ostegun batean, 18:00etatik 19:30era, eta 2023ko ekainera arte egingo da.

 

Ikastaroa datorren Azaroaren 24an hasiko da.

 

Ikastaro honetan landu beharreko helburuak honako hauek dira:

 

  • Bikote-banaketaren ondoren, kontzientzia hartzea eta aldaketak onartzea. Eragina gure eguneroko bizitzan.
  • Dolu-prozesua eta honen faseak ulertzea. Errealitate berri bat lortzea.
  • Dolu-prozesua zeharkatzeko eta modu osasungarrienean aurrera egin ahal izateko estrategiak garatzea, prozesuan agertzen diren emozioak barneratuz. 

Ikastaro honek atal teoriko bat izango du, eta beste talde praktiko bat ere, eta taldean landuko dira ager daitezkeen dolu-prozesuak.

Kurtso guztia doakoa izango da. 

Interesdunek elkartearen telefonoetara deituta eman dezakezue izena (943292496 edo 666558195), edo posta elektronikoz, esteka honetan:

Nos alegra informaros del comienzo de un nuevo curso:

 

"ELABORACIÓN DEL DUELO TRAS LA RUPTURA DE PAREJA".
Este curso se desarrollará en Txara 1 (Donostia)un jueves al mes de 18h a 19.30h, y se desarrollará hasta junio 2023. 
El inicio del curso será el próximo 24 de Noviembre. 
 
Los objetivos a trabajar en dicho curso son:
  • Toma de conciencia y aceptación de los cambios tras la separación de pareja. Impacto sobre nuestra vida diaria
  • Comprender el proceso de duelo y sus diferentes fases. Alcanzar una nueva realidad.
  • Desarrollo de estrategias para atravesar el proceso de duelo y poder avanzar de la forma más saludable, dentro de las emociones presentes en dicho proceso. 
Este curso consta de una parte teórica y otra parte práctica donde se trabajarán de forma grupal los diferentes procesos de duelo que puedan aparecer en el grupo.
El curso será gratuito. 
Las personas interesadas podéis inscribiros llamando a los teléfonos de la asociación (943292496 o 666558195)  o  también vía email en el siguiente enlace:

28 de Septiembre

IKASTAROAREN HASIERA: GURASOEN ESKOLA, KASU PRAKTIKOAK

COMIENZO DEL CURSO: ESCUELA DE PADRES Y MADRES, CASOS PRÁCTICOS

 

Datorren urriaren 8tik aurrera "Gurasoen Eskola, kasu praktikoak" - 2022-2023 ikasturte berria hasiko da.

 

Tailerrak Txara I eraikineko erabilera anitzeko aretoetako batean egingo dira, hilean behin, larunbat batean eta arratsaldez (17.00etatik 19.00etara).
Ikastaroa Angel Pagola psikologoak emango du berriz ere, eta guztiz doakoa izango da.

Honen helburuak dira, besteak beste, seme-alaben hezkuntza-garapena erraztea eta hobetzea, eta, horrez gain, gurasoei tresnak eta trebetasunak ematea, seme-alabekiko alarma- edo gatazka-egoeretan jarduteko, modu eraikitzailean hezi ahal izateko.


Ikastaroa urriaren 8an hasiko da 17: 00etan Txara 1 eraikineko erabilera anitzeko aretoan.
Aurten ere aisialdiko begirale zerbitzua izango dugu seme-alabekin datozen gurasoentzat.
Nahi izanez gero, izena eman dezakezue elkartearen telefonoetara deituz (943292496 edo 666558195) edo emailera idatziz estekan klikatuz. 

 

A partir del próximo 8 de octubre comenzará un nuevo curso de la "Escuela de Padres y Madres:, casos prácticos" , curso 2022-2023.

 

Los talleres  tendrán lugar en una de las salas polivalentes del edificio Txara I 1 sábado al mes, en horario de tarde (de 17.00 a 19.00)

 

El curso lo volverá a impartir Ángel Pagola, psicólogo, y será totalmente gratuito. 

 

Como objetivos tiene entre otros el favorecer y mejorar el desarrollo educativo de los hij@s, además de dotar a los progenitores de herramientas y habilidades para actuar en situaciones familiares de alarma o conflicto con los hij@s para poder educar de forma constructiva.

 

 El Curso comenzará  el 8 de octubre a las 17:00 horas en la sala polivalente número 1  del edificio Txara 1. 

 

Este año también contaremos con un servicio de monitor@ de tiempo libre para aquellos progenitores que vengan con sus hijos e hijas.  

 

 

Aquellas personas interesadas, podéis inscribiros llamando a los teléfonos de la asociación (943292496 o 666558195)  y también vía email clicando en el enlace.


TRIPTIKO BERRIA / NUEVO TRIPTICO

 

Triptiko berria dugu elkartean eskaintzen ditugun zerbitzuekin! Euskaraz eta gaztelaniaz daukagu. Euskarazko bertsioa deskargatzeko egin klik estekan. 

.

 

¡Tenemos nuevo tríptico con los servicios que ofrecemos en la asociación!. Lo tenemos tanto en euskera como en castellano. Para descargar la versión en castellano haz click en el enlace. 

 

Descarga
Euskeraz.pdf
Documento Adobe Acrobat 1'006.5 KB
Descarga
Castellano.pdf
Documento Adobe Acrobat 1'007.8 KB


"AHIZPAK" Agipaseko ipuina/ El Cuento Infantil de Agipase 

Ipuin honetan, egileak udako hiru lagunen bizipenak erakutsi nahi ditu, gure gizartean elkarrekin bizi diren familia-ereduetako batzuk, hain zuzen ere. Horrela, bakoitza bere familia-errealitatea gainerakoekin partekatuz joango da, eta, azkenik, guztien artean ondorioztatuko dute familia bat izateko garrantzitsuena ez direla odol-loturak edo kide bakoitzari tradizioz jartzen zaion izena, baizik eta haiengandik ematen eta jasotzen den maitasuna eta errespetua. Euskeraz edota gazteleraz izan dezakezu. Ipuina eskuratu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan. 

Prezioa: 5€ BEZ barne.

 

En este cuento, el autor pretende mostrar a partir de las vivencias de tres amigos durante el verano, parte de los diferentes modelos familiares que conviven en nuestra sociedad. De este modo, cada uno de ellos irá compartiendo su realidad familiar con el resto, finalmente, entre todos llegarán a la conclusión de que lo importante para ser una familia no son los lazos de sangre o el nombre que se le pone tradicionalmente a cada miembro, sino el cariño y el respeto que se da y recibe de estos. Puedes obtenerlo bien en euskera o en castellano. Si lo quieres, ponte en contacto con nosotros. 

Precio: 5€ IVA incl.


MARRAZKI LEHIAKETA / CERTAMEN DE DIBUJO

 

Egun hauetan, Agipaseko Marrazki Lehiaketa ospatu zen. Partaideen artean, BIZIPOZA ELKARTEAk emandako MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZATen abestiak eta bideoklipak biltzen dituzten DVD eta CD liburu batzuk zozketatu dira. Gure artista txikien lanen galeria utzi dizuegu.

 

Estos días se ha celebrado el Certamen de Dibujo de Agipase. Entre los participantes se han sorteado varios libros con DVD y CD con las canciones y videoclips de MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT donados por BIZIPOZA ELKARTEA. Os dejamos la galería de obras de nuestros pequeños artistas.


BIZIPOZA

Aurreko larunbatean MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT aurkezpen ekitaldian egon ginen eta primeran pasatu genuen! Eskerrik asko Bizipoza Elkartea!!

Argazkia: Ibai Arrieta. 

.

El pasado sábado estuvimos en la presentación de MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT. ¡Lo pasamos genial! ¡Muchas gracias Bizipoza Elkartea!

Foto: Ibai Arrieta.


15 de Mayo

FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA /  DÍA INTERNACIONAL DE LAS FAMILIAS

¡¡ZORIONAK FAMILIA GUZTIEI!!

 

Lanean jarraituko dugu familia-eredu guztiei laguntzeko eta haien premiak ikusarazteko.
Familiaren Egun honetan, Bizipozak gure elkartearentzat garatu zuen ipuina irakur dezakezue. Klik egin estekan, bertara sartzeko.

 

Seguiremos trabajando para apoyar a todos los modelos familiares y por

visibilizar sus necesidades. 

En este Día de la Familia podéis aprovechar para leer el cuento que Bizipoza desarrolló para nuestra asociación. Pinchad en el enlace para acceder a él. 

 

Aupa guztioi!!

AGIPASE

Paseo Zarategi 100, Edificio Txara 1

20015 Donostia - San Sebastián.

943292496 - 666558195 -843631221

info@agipase.org

ENTIDADES COLABORADORAS